Alkizako igoeran lortu du garaipena Mikel Iturriak

Eneritz Maiz Etxarri 2015eko martxoaren 10a

Euskadi taldeko Mikel Iturriak bereganatu zuen XII. Aiztondo Klasikoa Patxi Alkorta Memoriala Alkizan gora ihes egin eta gero.

Igandean, ehun txirrindularitik gora atera ziren 142 kilometroko ibilbidea egiteko. Iturriak, aldez aurretik markatuta zuen Aiztondo Klasika, eta taldekideek eginiko lan onari esker, hiru ordu, 51 minutu eta 45 segundo behar izan zituen amaitzeko.

Atzetik, 19 segundora Rafael Marquez helmugaratu zen, eta hirugarren postuan, 26 segundora Juan Perez. Taldekako saria Euskadi Fundazioarentzat izan zen.

Argazkiak: Jone Amonarriz eta Unai Sorarrain

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!