40 alkizar inguru elkartu ziren Alkizatik Herniora bidean jarritako mendi seinalizazioak ikusteko. Udaberrian eta udan zehar aritu dira mendi bideen seinalizazioa berritzen eta horren berri eman zuten ibilbidean. Besteak beste, hiru panel jarri dituzte, horietako bat herrian bertan eta beste bi Leteko bordaren ibilbidean zehar. Hain justu, panel horietarako erabili diren marrazkiaren egilea, Iñaki Zorrakin Altube, omendu zuten; omenaldian bere alarguna izan zen ere. Ibilbidean zehar hainbat mendizalek bere ekarpenak egin zituzten bideen seinalizazioari buruz.
Jon Umerez Alkizako alkateari elkarrizketa Ataria irratian
2014 ira 22 Tolosaldea
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?