Txerri harrapaketan aritu dira Alkizako San Martinetan

Ataria 2013ko azaroaren 9a

Eguraldiak ez zuen asko laguntzen gaur arratsaldean Alkizan. Horregatik San Martin jaien barruan arratsalderako iragarrita zeuden ekitaldiak frontoian egin dituzte. Txerri harrapaketan aritu dira herriko ume eta gaztetxoak.

Larunbat arratsalderako txistor eta gaztain jateak antolatu dituzte San Martin jaien barruan. Igandean berriz, ginkana izango da goizez eta haurren gurpil lasterketa arratsaldez. Festak tortila patata txapelketa mixtoarekin bukatuko dira igande arratsaldean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!