Urrezko Aizkolariak txapelketaren banakako lehiari hasiera emango diote larunbatean, hilak 30. Lehenengo saioan Jokin Alkizalete asteasuarrak parte hartuko du, urrezko mailan. Bilboko Areatzan jokatuko da neurketa, 12:00etan hasiko den lehian. Alkizalete II.ak beste bederatzi aurkari izango ditu, eta lehenengo biek lortuko dute hurrengo faserako txartela.