Bihar 'Arropari begira' hitzaldia egingo du Ane Albisuk

Tolosaldeko Ataria

Intxausti Urtearen barruan antolatu dituzten hitzaldietako bat. ALEGIAKO UDALA

Intxausti Urtearen barruan Arropari begira hitzaldia egingo du Ane Albisu adituak. Udaletxeko ganbaran izango da ekitaldia, eta 19:00etan hasiko da.

Intxausti Urtea ospatzen ari dira Alegian German Intxaustiren jaiotzaren mendeurrenaren harira, eta hainbat hitzaldi antolatzen ari dira. Horietako azkena emango du Ane Albisu ikerlariak bihar arratsaldean: Arropari begira. Euskal janzkera tradizionalaren hainbat arlo ikertu ditu Albisuk, eta horietako zenbait azalduko ditu bihar, 19:00etan, Alegiako udaletxeko ganbaran. Hitzordura bertaratzera gonbidatu ditu udalak herritar guztiak, eta joaten direnei euskal txapela bat eramateko eskatu diete.

Intxaustitarren irudiek hainbat arlotan egin dute ekarpena, argazkitan jaso baitzuten Tolosaldeko eta inguruko garapen industriala, herritarren eguneroko bizitza eta, horren barruan, baita haien janzkera ere. Hain zuzen, funtsaren inguruko interesa adierazi du Albisuk ere, baliagarria izan baitaiteke euskal janzkera tradizionala ikertzen jarraitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!