Autobusa antolatu dute Bertsolari Txapelketako finalera joateko

Alegiako Intxurre Elkarteako autobusa antolatuko du abenduaren 20an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalera joateko. Interesa dutenek dagoeneko eros ditzakete txartelak.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalera joateko abenduaren 20an autobusa antolatuko du Alegiako Intxurre Elkarteak. Interesa dutenek hiru modutan eskuratu ditzakete txartelak: herriko Hilario zein Ixkiña tabernetan, eta Whatsapp bidez mezua bidalita 605 761 649 telefono zenbakira.

Abenduaren 20an autobusa 08:15ean abiatuko da, Bideberrietako autobus geltokitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!