Astelehenean —azaroaren 2an— Arimen eguna ospatuko dute Alegian, eta urteroko meza 11:00etan egingo dute, hilerrian. Herritarrak bertara joan ahal izateko eta itzultzeko taxi zerbitzua emango du Alegiako Udalak. Zerbitzua 10:15etik aurrera egongo da martxan, eta plazan zein Kikara parean izango ditu geralekuak