Gaur arratsaldean saio irekia egingo du Zaintza Mahaiak

Tolosaldeko Ataria

Udaletxean egingo dute bilera irekia, 16:30ean, bilkuren aretoan. Zaintza Mahaiak orain arte egindako lanak eta aurrera begirako urratsak izango dituzte hizpide.

Alegia Zainduz egitasmoa garatu ostean, Alegiako Zaintza Mahaiak azkenaldian eman dituen urratsen berri emateko eta hemendik aurrera egingo duenaz hitz egiteko saio ireki bat egingo du gaur, 16:30ean, udaletxeko bilkuren aretoan. Bertan parte hartzera gonbidatu dituzte herritar guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!