Alegiako Jubilatuen elkarteak Iratxera (Nafarroa) irteera egingo du urriaren 29an —osteguna—. Atzo zabaldu zen epea irteeran izena emateko, eta parte hartu nahi dutenek ostirala —urriaren 16a— baino lehen erosi beharko dituzte txartelak kultur etxean.
Urriaren 19an goizean herriko zubitik abiatuko dira autobusez, eta 10:30ean iritsiko dira bertara. Hamaiketakoa egingo dute eta, ondoren, Lizarran ibiltzeko denbora izango dute. Bazkaria 14:30ean bazkaria izango dute, eta, bukatutakoan, dantzaldia eta bingoa.
Izena emateko ordutegia
Aipatu bezala, irteerara joan nahi dutenek urriaren 16a baino lehen erosi beharko dituzte txartelak, kultur etxeko bigarren solairuan, 11:00etatik 13:00era.