Beñat Telleriak eta Ane Atxustegik egin dituzte jasoaldi gehien

Leyre Carrasco

Guztira, 155 jasoaldi egitea lortu du bikoteak, goizean, Alegian jokatu den harri jasotzaileen XVIII. Txintxarri Sarian. Horrekin batera, Maddi Gelasaga zarauztarrak kintopeko marka egitea lortu du.

Goizean, harri jasotzaileen XVIII. Txintxarri Saria jokatu dute Alegiako eskolako aterpean. Lehen aldiz, hiru bikote mixto aritu dira lehian txapela lortzeko: Jon Gisasola Zelai eta Olaia Esnaola, Beñat Telleria eta Ane Atxustegi, eta Gari Garmendia eta Lierni Osa. Hiru harrirekin hiru minutuko saio bana egin du bikote bakoitzak, eta amaieran, kilo gehien jasotzen zuen bikoteak jantzi du txapela. Horiek izan dira Telleria eta Atxustegi, guztira, 155 jasoaldi egitea lortu baitituzte; horien atzetik izan dira Garmendia eta Osa, 147 jasoaldirekin; eta azkenak, Gisasola eta Esnaola, 143 jasoaldirekin.

Ekitaldian tartekatuta Maddi Gesalaga zarauztarrak kintopeko marka handi bat ezartzeko saiakera egin du, eta lortu du. Hiru minutuko saio bana egin du hiru harrirekin: Zortzi jasoaldi egin dizkio 100 kiloko zilindro zaharrari, hiru jasoaldi 100 kiloko kubikoari, eta beste hiru jasoaldi egin ditu 100 kiloko bolarekin.

Ekitaldi amaieran, bolarekin agurra egin dute Osak eta Atxustegik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!