Estreinakoz ari dira egiten Udazkena Musikaz, Alegiako Lehen Organo Jaialdia. Guztira, lau emanaldi egingo dituzte zikloaren barruan, eta joan den larunbatean egin zuten lehena Alegiako Oier Gaston organistak eta Mikel Maniega tronpeta jotzaileak. Jaialdiaren barruan urriaren 24an izango da hurrengo hitzordua, eta Gerardo Rifon Donostiako San Ignazio elizako organistak eta Juncal Baroja sopranoak egingo dute.