Inoiz baino postu gehiago izan dira Alegiako azokan

Leyre Carrasco

Alegiako XIX. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia egin dute goizean, eta guztira, 48 postu bildu dira eskola inguruan.

Urtez urte postuen kopuruak gora egin du Alegiako azokan, eta aurtengo edizioan inoiz baino gehiago izan dira. Guztira, 48 postu bildu dira Alegiako XIX. Artisau eta Nekazal Azoka Berezian. Orain arte udaletxeko plazan ospatu izan da azoka, baina postu kopurua dela-eta, ez zen kabitzen bertan, eta eskolan egin dute lehen aldiz. 

Denetariko postuak ikusi ahal izan dira bertan; eskualdeko zein kanpoko artisau eta nekazariek parte hartu dute. Merkatuaz harago, herriko talogileek ere postua jarri dute, eta pintxoak ere saltzen aritu dira gaztetxoak. Giro ederra izan da aurtengoan eta jendetza bertaratu da azokara.

Erlazionatuak

Azoka herriz herri

Leyre Carrasco ira 27, 17:23 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!