Herniora joateko mendi martxa egingo dute igandean

Tolosaldeko Ataria

Zelatungo erromeriaren artxibo irudia. U. SORARRAIN

Igandean —irailaren 20an— Herniora irteera egingo du Alegiako Mendi Asanbladak. 09:00etan eskola aurrean bildu eta kotxez joango dira Errezilgo Trintxeraraino.

Herniora eta Zelatungo erromeriara joateko irteera egingo dute igandean —hilaren 20an—. Alegiako Mendi Asanbladak antolatu du txangoa, eta 09:00etan abiatuko dira eskola aurretik. Errezilgo Trintxeraraino kotxez joango dira, eta bertatik abiatuko dira oinez. Antolatzaileek bertaratzera gonbidatu dituzte herritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!