Roman Ganzarainen omenez urratu dituzte zapatilak

Ostiraletik igandera ari dira ospatzen Kalebeherako jaiak Alegian. Gaur goizean herriko txikienak lasterka aritu dira, eta domina bana jaso dute parte hartzaile guztiek.

Kalebeherako festak ari dira ospatzen Alegian, eta jarduera betetako egitaraua dute prest. Atzo hasi ziren jaiak ospatzen, eta gaur goizean haurrak aritu dira lasterka Roman Ganzarainen omenezko krosean. Guztira 40 umek hartu dute parte lasterketan, eta adinaren arabera banatuta aritu dira korrika.

Lasterketa bakoitzaren ondotik, domina bana jaso dute parte hartzaile guztiek, eta kirol erakustaldian iraun duen bitartean bermuta, txorizo pintxoak eta piperrak dastatzeko aukera izan dute bertaratu direnek. Arratsaldera begira, haurrentzako jolasak eta zinta karrera izango dira hitzordu nagusiak, eta txokolatea jan ondoren hasiko da toka txapelketa. Iluntzean, zehazki, 21:00etan hasiko da zahagi ardoa eta 23:00etan, berriz, bertso saio musikatua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!