10:00etan hasi da Ordiziako Klasikoaren 103. edizioa. Lehen kilometroetan, erritmoa bizitu dute zenbait txirrindularik, eta ihesaldia sortzea lortu dute. 10:13 aldera igaro dira lehen aldiz Alegiatik, eta zortzi laguneko taldetxoa zihoan aurretik. Hiru minutu pasatxora igaro da tropel nagusia.
Iazko ibilbide bera egiten ari dira. Bost itzuli emango dizkiote zirkuituari, eta itzuli bakoitzean Abaltzisketara eta Gaintzara igotzen ari dira. Tartean, Ikaztegietatik, Alegiatik, Amezketatik eta Abaltzisketako Larraitz auzotik igarotzen ari dira. 10:10-10:25 artean igaro dira lehen aldiz herri horietatik, eta gutxi gorabehera 45 minutuero pasatuko dira.
Hemeretzi taldetako 132 txirrindulari ari dira parte hartzen; horien artean eskualdeko bi daude: Caja Rural Seguros RGA taldeko Gorka Sorarrain tolosarra eta KernPharma taldeko Unai Iribar ibartarra. Lehen itzulian tropel nagusian zeuden biak eskualdetik igaro direnean.
Jarraitu lasterketa zuzenean: