Alegiako jaiak 2026

Iraeta, Murua eta Sotil izan dira txapeldunak Alegian

Alegiako XII. Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte Elorri pilotalekuan. Lau eta erdian, Ander Iraetak lortu du garaipena; binaka, berriz, Harkaitz Muruak eta Julen Sotilek osatutako bikoteak.

Herenegun jokatu zituzten Alegiako XII. Pilota Txapelketako finalak Elorri frontoian. Lehen partidan, lau koadro eta erdiko modalitatekoan, Zazpi Itturri Pilota Elkarteko Beñat Gorostidik eta Tolosa klubeko Ander Iraetak neurtu zituzten indarrak, eta bigarrenarentzat izan zen garaipena; 22-19 irabazi zuen Tolosako pilotariak, 45 minutu iraun zuen partida gogorrean.

Bigarren finala, binakakoa, oso bestelakoa izan zen. Intxurre Pilota Elkarteko Harkaitz Muruak eta Larraun klubeko Julen Sotilek osatutako bikoteak garaipen argia lortu zuen, Antzuolako Ander Etxanizen eta Gaztelekuko Aimar Segurolaren aurka. 22-9 irabazi zuten Muruak eta Sotilek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!