Lucia, Ane eta Xanet trikitilariek alaitu dituzte goizean herritarrak, festara gonbidatuz. Ondoren, herriko jubilatuek mendi ibilaldia egin dute, eta amaitu ostean, gustura hartu dute plazan zain zuten hamaiketakoa. Iñigo Etxenike DJaren musikak alaitu du giroa plazan, eta tarteka abestu eta dantzatu ere egin dute erretirodunek.
Herreiko gaztetxoenek, berriz, haur parkeaz gozatzeko aukera izan dute goizean. Arratsaldean ere eskolako patioan izango da, eta kasu horretan, apar festa ere egingo dute.
Herritarren arteko toka txapelketa ere egingo dute arratsaldean plazan, eta baita bingoa ere. Gauean, zahagiardoa izango da Larraitz auzoan, eta hortik aurrera, musika izango da.
Bibalabirjen jaietanbazkari herrikoiaren ostean, elektrotxaranga izango da, eta gauerako tekno gaua antolatu dute.
Gaurko egitaraua
- Egitarau ofiziala
- 14:00. Haurren bazkaria plazan eta nerabeen bazkaria zubian.
- Ondoren. Haur jolasak Txintxarri gaztelekuak antolatuta.
- 16:30. Haurrentzako parkea eskolako patioan.
- Bukaeran. Apar festa.
- 18:30. Herritarren arteko toka txapelketa plazan 12 eta 15 urte bitartekoentzat eta ondoren 16 urtetik gorakoentzat.
- 20:00. Bingoa plazan.
- 21:00. Zahagi ardoa Larraitz auzoan.
- 22:00. Deabru beltzak taldearen Su talka emanaldia kaleetan zehar Larraitz auzotik abiatuta.
- 00:00. Akerbeltz taldearen kontzertua plazan.
- 14:00. Haurren bazkaria plazan eta nerabeen bazkaria zubian.
- Bibalabirjenak
- 14:30. Bazkari herrikoia. Kafe garaian, euskal kanturrioa.
- Bazkalostean. Kuadrillen arteko jolasak.
- 18:30. Matraka elektrotxaranga.
- 21:00. Zahagi ardoa.
- 22:30. Tekno gaua. Verbrothers, DavidMK, Morti eta Bi Ziraun
- 14:30. Bazkari herrikoia. Kafe garaian, euskal kanturrioa.