Astelehenean —hilaren 20an— itxita egongo da San Juan kalea 41. zenbakiaren parean, eraikin horretan egin behar dituzten lan batzuk direla-eta. Zehazki 08:00etan moztuko dute kalea, eta hortik aurrera itxita egongo da egun osoan zehar.
Hori horrela, 41. zenbakitik Kalebehera aldera dauden garajeetako erabiltzaileek, Erbeta parkeko irteera erabili beharko dute ateratzeko.