Igandean sokamuturra egingo dute Alegiako jaien barruan, eta Alegiako Udalak zozketa egingo du du ekitaldia udaletxeko balkoitik ikusteko. Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrek eta 70 urtetik gorako adinekoek izango dute aukera sokamuturra bertatik ikusteko.
Aipatutako zozketan parte hartzeko udalaren web orrialdean eskuragarri dagoen inprimakia bete behar da, eta osteguna —uztailaren 16a— izango da horretarako azken eguna.
Eserlekurik ez
Udaletxeko balkoian ez da aulkirik egongo eta, hori horrela, zutik egon beharko dute bertan daudenek. Era beran, ezingo da gurpildun aulkirik ere egon, eta hori kontuan izateko eskatu die Alegiako Udalak, batez ere, adinekoei.