Alegiako festetako asteburuan gaueko autobus zerbitzua indartuko dute. Zehazki ostiraletik larunbaterako —hilaren 18tik 18rako— eta larunbatetik iganderako —hilaren 18tik 19rako— gauetan autobus batek gehiago egongo da, Lurraldebuseko ohiko zerbitzuaz gain.
Aparteko autobus hori goizaldeko 4:45ean Alegiatik abiatu eta Abaltzisketarako bidea egingo duen zerbitzua eskainiko du, Alegi Pentsuak lantegiaren paretik abiatuta. Autobus hori bera Abaltzisketatik itzultzean berriz ere Alegi Pentsuaken parean geratuko da eta Tolosarako zerbitzua eskainiko du.
Zerbitzu gehigarri horrez gain, bere horretan mantenduko da larunbat gauetan Lurraldebusek urte osoan zehar eskaintzen duen zerbitzua.