Paula Del Pozo alegiarrak Soriako Almazan herrian (Espainia) jokaturiko triatloia irabazi zuen asteburuan. Igeri 750 metro, bizikletan 22 kilometro eta korrika 5 kilometro egin behar ziren. Alegiarra hasieratik izan zen lehen postuetan, eta Duero ibaian egindako igeriketa saiotik probaren buruan atera zen hirukoteko partaidea zen. Bizikletako saioan Sue Castellorekin batera aurrera egin zuen Del Pozok, eta bigarren trantsizioaren ostean korrika saioan hasieratik nabarmendu zen alegiarra. Helmugan 59.18ko denbora egin zuen triatloilariak. Garaipen horrekin abuztuaren 22an Meridan jokatuko den Espainiako Txapelketarako txartela ziurtatu du alegiarrak.