Finalak erabakita Alegiako XII. Pilota Txapelketan

Ataria 2026ko uztailaren 8a

Alegiako XIII. Pilota Txapelketaren bigarren finalerdiak jokatu ziren ostiralean, eta lau eta erdian Ander Iraetak 13-22 irabazi zion Julen Alberdiri. Binakakoan, Ander Etxaniz eta Aimar Segurola izan ziren irabazleak, 6-22, Aritz Salcedo eta Xhoe Lazkoz bikoaren aurka.

Honenbestez, finalak erabakita daude. Elorri pilotalekuan jokatuko dira uztailaren 18an 19:00etatik aurrera. Lau eta erdian Beñat Gorostidi eta Ander Iraeta ariko dira. Binaka, berriz, Harkaitz Murua eta Julen Sotil bikoa Ander Etxaniz eta Aimar Segurolaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!