Hezetasuna eta beroa izan dira proba baldintzatu duten ezaugarriak. Korrikalariek asko sufritu dute eta askok lasterketa bertan behera uztea erabaki dute. Goizean irteera 105 partaidek hartu dute, baina Izaskungo anoa-gunean, zenbaitek erretiratzeko erabakia hartu du. Arin zaurituak ere izan dira, baina ez da inongo bero kolperik egon eta antolatzaileak alde horretatik gustura agertu dira. Oraindik korrikalariak helmugara iristen ari dira, 23:00ak arte zabalik izango baita lasterketa.
Sailkapenak
Gizonezkoak:
- Jokin Garcia (Agurain) 9.15.13
- Ion Azpiroz (Berastegi) 9.26.15
- Julen Garmendia (Donostia) 9.34.45
Emakumeak:
- Sandra Sevillano (Santurtzi) 10.58.28
- Eva Lizarralde (Oiartzun) 11.45.58
Erreleboka, mutilak:
- Iñaki Olano/Amets Uzkudun (Altzo) 8.31.58
- Bruno Del Toro/Daniel Martinez (Valentzia) 8.47.35
- Julen Garaiburu/Oier Garaiburu (Berastegi) 8.48.25
Erreleboka, emakumeak:
- Yashira Navas/Ainhoa Egiguren (Areso/Irura) 11.23.25
Erreleboka, mixtoa:
- Noelia Lataburu/Xabier Irazusta (Irura) 10.10.14
- Leire Rajado/Xabier Irastorza (Ibarra) 12.57.45
Kronoak.com webgunera sartuta egin daiteke probaren jarraipena.