Giro ederrarekin abiatu dute aurtengo UTT Erronka. Alegiatik irten dira, goizean goiz, mendi korrikalariak. Proba hasi aurretik, ordea, David Delgado Santos gogoan izan dute. Bera izan zen UTT Erronkaren lehen ideia izan zuena, baina gero mendiko istripu baten zendu zen.
Banakako modalitatean 141 parte hartzaile bazeuden ere, 105 izan dira proba hasi dutenak. Aldiz, erreleboka 32 ziren parte hartzekoak, baina Iruratik 23 izan dira abiatu direnak. Erreleboka ari direnak Izaskunen izango dute zain bere bikotekidea, probarekin jarraitzeko.
Kronoak.com webgunera sartuta egin daiteke probaren jarraipena.