Asteazkenean zabalduko da aukera Alegiako festetako hainbat hitzordutan izena emateko. Aurrez izena emateko jarduera horiek jubilatuentzako hamaiketakoa eta haurrentzako zein nerabeentzako bazkariak dira, eta hirurak ala hirurak uztailaren 17an izango dira.
Izen-ematea uztailaren 1etik 10era arte egongo da zabalik, eta formulario bidez egin beharko da; jubilatuen hamaiketakoaren kasuan, berriz, kultur etxean ere eman ahal izango da izena. Izena emateko aukera, esan bezala, asteazkenean zabalduko da, zehazki, 09:00etan.