Alegiako festetako kamiseta eskuratu nahi dutenek ekainaren 15etik 26ra eskatu beharko dute Garaikon. Bertatik pasa eta kamisetak probatzeko aukera izango dute herritarrek neurri egokia aukeratzen dela ziurtatzeko.
Kamiseta eskatzearekin batera ordaindu egin beharko da, eta kamiseta bakoitzak 12 euroko prezioa izango du. Aurrerago iragarriko dute kamisetak noiz eta nola banatuko dituzten.