Eskumutur Beroak era Ganbara 2 taldeak izan dira irabazleak

Ataria 2026ko ekainaren 5a

Iragan larunbatean kuadrilla arteko 3x3 saskibaloi txapelketa jokatu zen Alegian Elorri Aldapa klubak antolatuta.

Gizonezkoen bederatzi talde eta emakumezkoen hiru izan ziren lehian. Alegia, Andoain, Beasain, Tolosa eta beste herri batzuetako jokalariekin osaturiko taldeak aritu ziren lehian, eta arratsalde pasa ederra egiteko aukera izan zuten bai parte hartzaileek eta baita Elorri pilotalekura joan zirenek ere. Gizonekoen mailan Eskumutur Beroak taldea izan zen irabazlea, eta emakumezkoetan Ganbara 2.

Antolakuntza pozik azaldu da herritarren parte hartzearekin eta baita ikusleek emandako erantzunarekin ere. Denboraldiko ekintza guztiak amaituta, atsedenerako eta hurrengo sasoia prestatzeko garaia izango da orain taldeko jokalari eta arduradunentzat.

Argazkiak: Elorri Aldapa kluba

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!