Artola_buruz buruko pilota finala 2026

Tentsio uneak Alegian

Leyre Carrasco 2026ko maiatzaren 31

Eskualdeko herritar askok frontoitik bertatik jarraitu dute partida, baina beste askok herritik egin dute; herriko plazan jarri duten pantailatik jarraitu dute partida Alegian.

Alegiara sartu orduko nabari zen egun berezia zela; balkoiak Artolaren aldeko kartelez atonduta zeuden eta plazatik oihu ugari entzuten ziren. Herrian geratu diren zaleak plazan bildu dira, bertan jarri duten pantaila erraldoitik finala ikusteko. Emozio eta tentsio uneak bizitu dituzte pantailaren bueltan, baina alegiarraren aldeko babes eta animo mezuez bete dute herriko plaza. Zoritxarrez, Artolak ezin izan du txapela lortu, baina iluntzean ongi etorri beroa emango diote herritarrek, eta afaria ere egingo dute elkarrekin pilotalekuan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!