Artola_buruz buruko pilota finala 2026

Iñaki Artolaren finalak giro berezia ekarri du Alegiara

Ataria 2026ko maiatzaren 27a

Kamiseten banaketa, pantaila erraldoia eta herri afaria egingo dituzte finalaren harira.

Iñaki Artolak igandean jokatuko duen buruz buruko pilota txapelketako finalaren harira, astebururako hainbat ekitaldi antolatu dira herrian. Finalerako egin diren kamisetak ostiralean banatuko dira plazan, 16:00etatik 20:00etara. Eskaera egin duten herritarrek ordutegi horretan jaso beharko dituzte kamisetak.

Finala igandean izango da, eta partida zuzenean ikusteko aukera egongo da plazan jarriko den pantaila erraldoiaren bidez. 17:00etatik aurrera, Nafarroa Arenan gertatzen den guztia zuzenean jarraitu ahal izango da karpan, eta herritarrei bertaratzeko eta Iñaki Artola animatzeko gonbita egin zaie.

Egunari amaiera emateko, herri afaria egingo da Elorri pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!