Elorri Aldapa Saskibaloi Klubak 3x3 saskibaloi txapelketa antolatu du maiatzaren 30erako. 16:00etatik aurrera jokatuko dira partidak Elorri pilotalekuan. Izena emateko epea zabalik dago eta elorri.aldapa@gmail.com helbidera idatzita edo lotura honetan sartuta eman daiteke izena. Talde bakoitzean gehienez bi federatuk hartu ahal izango dute parte, eta taldeko 25 euro ordaindu beharko dira. Izena ematerakoan taldearen izena eta partaideen datuak eman beharko dira.
Hauek izango dira sariak: 1. 200 euro eta lau otordu Iskiña tabernan; 2. 100 euro eta lau otordu Hilario Berri tabernan; 3. lau otordu Kurpil tabernan. Elorri Aldapak jendea txapelketan parte hartzera animatzen ditu.