Alegiako irakurle taldeak ekainaren 12an —ostirala— landuko du Garazi Kamioren Moebiusen ertzak eleberria. Saioa 17:00etan egingo dute liburutegian, eta irekia izango da, hots, bertaratu ahal izango dira orain arte irakurle taldean parte hartu ez dutenak ere.
Nora Urbizuk gidatuko du saioa, eta eleberriak, besteak beste, zahartzaroa eta transexualitatea ditu hizpide: «Angela zen herrian, familia zintzo eta tradizional hartan. Gazte zela egin zuen bertatik ihes, ito beharrean, eta Angel bihurtu zen hiri handian, etxekoengandik urrun. Zahartzaroan, baina, osasun makalak herrira eta familiaren abarora itzularaziko dute, bai eta Angela izatera ere».