Artola_buruz buruko pilota finala 2026

Iñaki Artolak Buruz Buruko finalerdietarako txartela eskuratu du

Leyre Carrasco 2026ko maiatzaren 10a

Alegiarrak 22-16 irabazi dio Javier Zabala errioxarrari, arratsaldean, Tolosako Beotibarren jokatu duten Buruz Buruko finalaurdenetako partidan.

Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenek amaiera ikusgarria izan dute: Iñaki Artolak azken unera arte borrokatu du Javier Zabala menderatzeko, eta azkenean lortu du. Errioxarrak 17 tanto behar zituen finalerdietara sailkatzeko, baina 16 egin ditu; ondorioz, Artolak eskuratu du finalerdietarako azken txartela.

Zabala nagusitu da partida hasieran markagailuan 8ra iritsi den arte. Hasieran Artola galduta ibili da, baina pixkanaka partidan sartu eta 10. tantoan bat egin dute. Zabalak lau tanto jarraian egin ditu gero eta helburua gertuago zegoela ematen zuen, baina Artolak ez du etsi eta 15. tantoan harrapatu dio berriro.

Finalerdiak asteburuan jokatuko dira Donostian eta Logroñon. Larunbatean, Artola eta Laso ariko dira nor baino nor gehiago, Donostiako Atano III.ean. Eta igandean, Logroñoko Adarraga pilotalekuan, Dario eta Larrazabal.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!