Uholdeen kalteak konpontzeari berrekin diote

Ataria 2026ko maiatzaren 7a

Alegian Etxe Txuri ingurua konpontzeko lanak. ALEGIAKO UDALA

Iazko ekainean kalte handiak eragin zituen euriteak. Herriko bost eremutan egingo dituzte lanak, eta ekainaren 30erako amaitzea aurreikusten dute.

Joan den urteko ekainaren 13an izandako uholdeek eragindako kalteak konpontzeko lanak hasi dituzte Alegian. 

Herriko bost eremutan egingo dituzte lan horiek, hain zuzen, Etxe Txuriko bidean, Galarreta bidean, Txagalde bidean, Sagasti bidean eta Aldabako bidean. Lanak dagoeneko hasi dituzte, eta ekainaren 30erako amaitutzea aurreikusten dute.

Kaltea eskualdean

Iazko ekaineko eurite hark Alegian ez ezik, kalte larriak eragin zituen eskualdeko beste zenbait herritan ere, horien artean, Altzo, Berrobi, Ibarra eta Ikaztegieta. 

Hain zuzen, Ikaztegietan bi baserritara —Txarako borda eta Larrunbe txiki— joateko bideak erabat moztuta geratu ziren uholdeen zein luizien eraginez. Bat-bateko ur erauntsi hark kezka sortu zuen azpiegituren inguruan, batez ere, ea landa eremua prest dagoen halako ezbeharrei aurre egiteko. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak milioi bat euroko kalteak zenbatu zituen ezbeharra gertatu eta bi astetara; eta iazko irailean 1,2 milioi euroko partida onartu zuen udalei laguntzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!