Egoi Garaikoetxeak txapela jantzi zuen igandean Iruritan. Baztango Udaberri Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren, eta kadete mailan garaipena lortu zuen alegiarrak Oihan Etxeparen oiartzuarrarekin bikotea osatuz, 18 eta 9 irabazita, partida oso txukuna eginda.