Bertso bazkaria Illarregi anaiekin

Ataria 2026ko apirilaren 8a

Intxurre elkartearen kanpoaldea. L. CARRASCO

Maiatzaren 2an egingo dute bertso bazkaria, eta dagoeneko eskuratu daitezke txartelak.

Bertsoaz gozatzeko aukera izango dute Alegian maiatzaren bigarren egunean. Xabat eta Joanes Illarregi bertsolariekin bertso-bazkaria egingo dute Intxurre elkartean, eta dagoeneko eskuratu daitezke bertaratzeko txartelak.

Aipatutako hitzordura joateko txartelak telefonoz eskuratu daitezke 20 euroren truke, 605 761 649 zenbakira idatzita, edo aurrez aurre eros daitezke Ixkiña eta Hilarionen tabernetan. Nafarroako txapeldun eta txapeldunorde dira, hurrenez hurren, Xabat eta Joanes Illarregi, eta otordua zein bazkalostea girotuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!