San Juan kalea itxita egongo da bihar

Ataria 2026ko martxoaren 30a

Martxoaren erdialdean, osasun zentroa berritzeko lanen une bat. ATARIA

Egun osoan egongo da itxita San Juan kalea Tontokaletik, Kalegoraraino. Garabi handi bat muntatu behar dutelako itxiko dute kalea.

Bihar —martxoaren 31— egun osoan itxita egongo da Alegiako San Juan kalea. Osasun zentroa berritzeko lanak direla-eta, garabi handi bat muntatu behar dute, eta lan horiek egiteko itxiko dute pasabidea Tontokaletik Kalegorara.

Egun osoan zehar egongo da itxita kalea, eta lanak amaitutakoan ohiko erabilerara itzuliko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!