Gaur arratsaldean itxita egongo da San Juan kalea 49. zenbakiaren parean. Eraikin horretan egin behar dituzten zenbait lan direla-eta, 15:00etatik 18:00etara ezingo da bertatik pasa.
Hori horrela, Erbeta parkeko irteera erabili beharko dute ateratzeko 49. zenbakitik Kalebehera aldera dauden garajeetako erabiltzaileek. Lanak amaitutakoan atzera kalea zabaldu eta ohiko moduan erabili ahal izango da.