Bihar hutsik egon beharko dute Erbeta parkearen pareko aparkalekuek

Ataria 2026ko otsailaren 24a

Behin-behineko osasun etxearen eraikina, Erbeta pilotalekuan. ATARIA

Parkearen aurreko aparkalekuek hutsik egon beharko dute bihar goizeko 07:00etarako. Osasun zentroa lekualdatzeko lanak egin behar dituztelako eskatu dute aparkalekuak husteko.

Bihar —otsailaren 25ean— goizean Osasun Zentroa lekualdatzeko lanak egingo dituztela-eta, hutsik egon beharko dute Erbeta parkearen pareko aparkalekuek. 

Alegiako Udalak herritarrei eskatu die leku horietatik 7:00etarako autoak kentzeko. Behin lanak amaituta, aparkalekuak berrerabilgarri egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!