Gaurtik aurrera aldatu egingo da kultur etxeko ordutegia

Ataria 2026ko otsailaren 23a

Aurrerantzean goizetan 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik; eta arratsaldeetan, berriz, 16:00etatik 20:00etara.

Gaurtik aurrera jendaurreko harrera ordutegi ezberdina izango du Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxeak. Aurrerantzean, goizez 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik; eta arratsaldeetan, aldiz, 16:00etatik 20:00etara. 

Jendaurreko harrera ordutegia aldatuko bada ere, horrek ez du eragingo bertako ikastaro eta bestelako jardueretan, sarbideari ez baitio eragingo ordutegiaren aldaketa horrek. Hain zuzen, aldatzen dena bertako langileek jendaurreko harrera zerbitzua eskaintzeko ordutegi berria da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!