Santa Ageda bezperan abesteko kantak entseatuko dituzte gaur

Ataria 2026ko urtarrilaren 27a

Alegian 2024ko Santa Ageda bezperan abesten aritu zen taldea. ATARIA

Txintxarri abesbatza elkarteak antolatu du gaur arratsaldeko entsegua, eta 20:00etan izango da, kultur etxean. Otsailaren 4an 18:00etan abiatuko dira, Larraitz auzotik.

Alegiako Txintxarri abesbatza elkartearen ekimenez, aurten ere herritar talde bat kalean abesten ariko da otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera izango dela-eta. Egun horretan abestuko dituzten kantak prestatzeko entsegua ere antolatu dute, hain zuzen, gaur, 20:00etan, herriko kultur etxean.

Santa Ageda bezperan herritarrekin batera ariko dira koplak kantatzen Xabat Illarregi —Nafarroako Bertsolari Txapelduna— eta Iker Iriarte herriko bertsolaria; eta, antolatzaileen arabera, herriko bertso eskolako bertsolariek ere botako dute «koplaren bat edo beste». Hori gutxi ez, eta bidean lagun izango dituzte herriko akordeoi-jotzaileak eta trikitilariak.

Santa Ageda egunean, otsailaren 4an, 18:00etan abiatuko da taldea Larraitz auzotik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!