Iñaki Artola Alegiako aurrelariak kolpe bat hartu zuen ezker eskuan larunbatean Donostian jokatzen ari zen Binakako Pilota Txapelketako partidan. Kolpearen ondorioz ezkerreko eskuko laugarren hatzeko falange distala hautsi zitzaion, eta atzamarra ibilgetu diote. Artolak kirol-baja hartu du, eta lesioaren bilakaeraren zain dago.