Artola larunbatean berragertuko da Donostian

Ataria 2026ko urtarrilaren 22a

Iñaki Artola pilotari alegiarra. BAIKO

Pilotari alegiarra, eskuko mina gaindituta, Donostiako Atano III.enean izango da asteburu honetan.

Iñaki Artola aurrelari alegiarrak egindako azken entrenamenduak onak izan direla azaldu dute Baikotik, eta ezker eskuko mina gainditu ondoren, berriz jokatuko du asteburu honetan.

Artolak Imazekin osatuko du bikotea larunbat honetan Donostian, Elordi eta Zabaletaren aurka jokatzeko Binakako Txapelketako hamaikagarren jardunaldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!