Alegialdeko umeen eskaerak jaso dituzte Errege Magoek

Ataria 2026ko urtarrilaren 5a

Kapotarik gabeko kotxean eta Orendaingo bidetik jaitsi dira Alegiara Meltxor, Gaspar eta Baltasar.

Suziriak piztuta bidera atera zaizkie laguntzaileak Errege Magoei. Autoz egin dute herrian zeharreko bidea, kapotarik gabeko kotxean. Desfilera batu zaizkie Jose eta Maria Jesus haurtxoarekin, eta erregeen atzetik gaur gauean banatzekoak dituzten opariak joan dira; baita gaizki portatu direnentzako ikatza ere.

Alegiako hainbat auzo zeharkatu eta goxokiak banatu ondoren plazan bukatu dute ibilbidea. Errege Magoek Jesus haurrari urrea, intsentsua eta mirra oparitu dizkiote eta, ondoren, udaletxeko balkoira igo dira. Herritarrak agurtu ondoren, banan-banan jaso dituzte Alegiako umeen gutunak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!