Urdangarin-Luluaga eta Balerdi-Murua finaletara

Ataria 2025eko abenduaren 22a

Eguberrietako 3. Pala Txapelketaren lehen jardunaldian bi finalerdi jokatu dira Elorri pilotalekuan.

Gizonezkoen finalerdia parekatua izan zen, eta azkenean Urdangarin-Luluaga bikoak 25-23 irabazi zien Aldalur-Zubillaga bikoteari. Emakumezkoetan alde handiago atera zuten irabazleek: Balerdi-Murua bikoak 25-10 irabazi zien Maiza-Aranbururi.

Hori horrela, Urdangarin-Luluaga eta Maiza-Aranburu bikoak urtarrilaren 2ko finaletan izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!