Eguberrietan ordutegi ezberdina izango dute kirol etxeak eta liburutegiak

Ataria 2025eko abenduaren 17a

Inaxio Begiristain kultur eta kirol etxearen artxiboko irudia.

Eguberrietan aldatu egingo dira liburutegiko eta Inaxio Begiristain kirol eta kultur etxeko ordutegiak. Biak ala biak itxita egongo dira abenduaren 24tik urtarrilaren 1era.

Alegiako Inaxio Begiristain kirol eta kultur etxearen eta liburutegiaren ordutegiek aldaketak izango dituzte Eguberrietan. Abenduaren 22an eta 23an —astelehena eta asteartea— 15:00etatik 21:00etara egongo da irekita kultur eta kirol etxea, eta liburutegiak, aldiz, ohiko ordutegia izango du, 16:30etik 19:30era.

Bestalde, itxita egongo dira abenduaren 24tik urtarrilaren 1era, biak barne. Urtarrilaren 2an eta 5an, berriz, goizez egongo dira zabalik kultur etxea eta liburutegia, zehazki, 10:00etatik 13:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!