Amaitu dituzte Larraitz auzoa berritzeko lanak

Ataria 2025eko abenduaren 17a

Alegiako Larraitz auzoaren ekialdea, obra bukatu berritan. ALEGIAKO UDALA

Iazko irailean hasi zituzten auzoaren eremu bat berritzeko lanak eta, guztira, hamabost hilabete inguru iraun dute. Denera, 1.988.935 euroko kostua izan dute.

Amaitu dituzte Alegiako Larraitz auzoaren ekialdea berritzeko lanak. Obrak, guztira, hamabost hilabete iraun ditu, eta, denera, 1.988.935 euroko kostua izan du. Iazko irailean hasi zituzten lanak eta helburu izan dute «herritarren bizi kalitatea hobetzea». Horretarako, irisgarritasuna eta auzoak ikastetxearekin zein kiroldegiarekin dituen loturak hobetu dituzte.

Lanen kostuaren % 85 ordaindu du Alegiako Udalak, eta Eusko Jaurlaritzako Erein programatik (zeina Europako Batasuneko FEADER funtsetik hornitzen den), berriz, 300.000 euroko diru laguntza jaso du 2024ko deialdiaren barruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!