Zabalik da epea Gabonetako jardueretan laguntzeko izena emateko

Ataria 2025eko abenduaren 9a

Alegiako Eguberrietako artxibo irudia. ATARIA

Gaurtik datorren asteartera arte eman ahal izango da izena Gabonetako jardueretan boluntario aritzeko.

Alegiako Udalak Gabonetarako hainbat jarduera antolatu ditu, eta horiek gauzatzeko boluntarioen laguntza eskatu du. Hain zuzen, gaurtik —hilaren 9tik— datorren asteartera —abenduaren 16ra— arte eman ahal izango da izena hiru hitzordutan laguntzeko. 

Egitekoaren arabera banatu dituzte boluntariotzak. Batetik, Lehen Hezkuntzako 4. mailako haurrek izena eman ahal izango dute Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran —abenduaren 24an— zein Errege Magoen desfilean —urtarrilaren 5ean— zuziekin ateratzeko.

Bestalde, Lehen Hezkuntzako 3. mailako haurrek izena eman ahal izango dute Errege Magoen desfilean Jose eta Maria bezala ateratzeko. Eta, azkenik, beste deialdi bat ere zabaldu dute helduentzat, oro har, boluntario aritzeko aurrez aipatutako bi hitzordu horietan zein San Silbestre krosean —abenduaren 31n—.

Izen-emateak hainbat euskarritatik egin ahal izango dira: karteleko QR kodeen bidez, eta Alegiako Udalaren web orrialdean zein mugikorretako aplikazioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!