Astebeteko epea jubilatuen elkarteko kuota ordaintzeko

Ataria 2025eko abenduaren 9a

Alegiako Jubilatuen elkartearen artxiboko irudia.

Abenduaren 9tik 16ra kobratuko dute aurtengo erretiratuen elkarteko kuota. Kultur etxean egin beharko da ordainketa, 11:00etatik 13:00etara.

Urtearen azken hilabetea dela-eta, aurtengo kuota ordaindu beharko dute Alegiako jubilatuen elkarteko kideek. Gaur zabaldu da ordaintzeko epea, eta abenduaren 16a —hurrengo asteartea— izango da horretarako azken eguna.

Ordainketa egiteko Inaxio Begiristain kultur eta kirol etxeko bigarren solairura joan beharko dute bazkideek, aipatutako egunetan, 11:00etatik 13:00etara. 15 eurokoa izango da ordaindu beharreko kuota, eta nahitaez bazkide txartela eraman beharko dute. Ordaintzearekin batera, opari bat jasoko dute bazkideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!