Astelehen goizean ezingo da ibilgailurik utzi Hegoalde kalean

Ataria 2025eko abenduaren 4a

Hegoalde kaleko ikuspegiaren artxibo irudia. GOOGLE MAPS

Hegoalde kaleak (futbol zelaira doanak) ibilgailurik gabe egon beharko du abenduaren 8an 09:00etatik 16:00etara.

Alegiako Hegoalde kalean ezingo da ibilgailurik egon astelehenean (abenduaren 8an), 09:00etatik 16:00etara. Egun horretan Kirol Herri saioa grabatuko du Euskal Telebistak Elorri pilotalekuan, eta haien ibilgailuak pasatzeko utzi behar da ibilgailurik gabe aipatutako kalea.

Hori horrela, Alegiako Udalak 09:00etarako ibilgailuak erretiratzeko eskatu du, eta aurreratu du berriz aparkatu ahal izango dela saioa amaitu ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!