Gabonetarako kultur egitarau propioa antolatu du Alegiako Udalak herriko eragileekin elkarlanean. Askotariko jarduerak prestatu dituzte, eta datorren asteko asteartean hasi eta urtarrilaren 5era bitarte izango dira.
Urte amaierako giroan murgildu eta berariaz garaiarekin lotutako ekimenak antolatu dituzte herriko haur zein adinekoentzat, horien artean, Gabonetako eskulanen tailerra, gaztaina jatea, literatur solasaldiak, Gabonetako txapelketak, kantu-eskeak eta Olentzero eta Mari Domingiren zein erregeen etorrerak.
Gabonetako kultur egitaraua
- Abenduak 9, asteartea
- Gabonetako eskulan tailerra. 17:00-18:00 eta 18:00-19:00. Izena ematea aurrez, kultur etxean.
- Abenduak 14, igandea
- Gaztaina-jatea, 18:00etan, plazan.
- Abenduak 16, asteartea
- Liburutegia topagune: ‘Eguberriko kontuak’. Itziar Saenz de Ojerren eskutik. 17:00etan, liburutegian.
- Abenduak 18, osteguna
- Loatzo musika eskolaren eguberritako kontzertua, 17:30ean, kultur etxean.
- Abenduak 19, ostirala
- Gabonetako III. Pala txapelketa. Finalerdiak, 19:00etan, Elorri pilotalekuan.
- Nagusien maila. Neskak eta mutilak.
- Neskak: Aguirre-Aranburu / Macicior-Zubelzu.
- Mutilak: Urdangarin-Luloaga / Aldalur-Zubillaga.
- Abenduak 20, larunbata
- 90 urtetik gorako herritarrei omenaldia; 12:00etan, udaletxean.
- Abenduak 21, igandea
- Taloak plazan. 18:00etatik aurrera.
- Abenduak 24, asteazkena
- Alegiako eskoletako ikasleak kaleetan kantari; 11:00etatik aurrera.
- Arratsaldean zehar Gabonetako Kantu Eske Herrikoia, Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta.
- Olentzero eta Mari Domingiren etorrera; 18:30ean eskolatik hasita.
- Abenduak 26, ostirala
- Gabonetako XXIII Pilota Topaketa. 15:30ean, Elorri pilotalekuan.
- Gabonetako III. Pala txapelketa. Finalerdiak, 19:00etan, Elorri pilotalekuan.
- Nagusien maila. Neskak eta mutilak.
- Neskak: Olano-Ugartemendia / Balerdi-Murua.
- Mutilak: Goitia-Zabala / Altuna-Rodriguez.
- Abenduak 29, astelehena
- Gabonetako XXIII Pilota Topaketa; 15:30ean Elorri pilotalekuan.
- Abenduak 30, asteartea
- Txuri Urdinera irteera, Iturri Zahar guraso elkarteak antolatuta.
- Gabonetako XXIII Pilota Topaketa; goiz osoan zehar Elorri pilotalekuan.
- Abenduak 31, asteazkena
- San Silbestre krosa. Maila guztiak; 17:00etan plazan.
- Urtarrilak 1, osteguna
- Udal hautetsiek mandarinak eta intxaurrak banatuko dituzte; 12:15ean plazan.
- Urtarrilak 2, ostirala
- Gabonetako III. Pala txapelketa. Finalak, 19:00etan, Elorri pilotalekuan.
- Nagusien maila. Neskak eta mutilak.
- Urtarrilak 5, astelehena
- Errege kabalgata; 18:00etan.